Juan Capdevilaren “Teo ikastolan” liburua irakurri eta
aztertu ondoren, esan dezakegu umeentzako erakargarria izan daitekeela arrazoia
desberdinengatik.
Ipuina irakurtzen hasi baino aurretik, liburuak dakarren
ilustrazio handiak eta koloretsuak umeen arreta erakartzen dute. Bestetik ipuin
hau garatzen da umeentzako ezaguna den testuinguru batean,ikastolan. Bertan,
umeek egunero bizitzen dituzten egoeretako batzuk biltzen ditu ipuin honek.
Horrek eragiten du umeek Teorekin identifikatzea eta umeek istorioan sartzea.
Istorioan sartzen direnean eta irakurtzen dituztenean haiei
gertatutako egoerak, haiek errealitatean bizi izan dituzten sentipenak eta
emozioak gogoratu ahal izango dituzte. Hau oso garrantzitsua da umeek istorioa
bizi dezaten eta gozatu dezaten irakurtzen dauden bitartean.
Ez dago gaizki, baina barrukoa ez duzue komentatu (irudiak, testua, orrien diseinua...).
ResponderEliminarBidebatez, ez nauzue gonbidatu irakurle legez, baizik eta egile moduan.