24 oct 2012

TEO ikastolan


  Juan Capdevilaren “Teo ikastolan” liburua irakurri eta aztertu ondoren, esan dezakegu umeentzako erakargarria izan daitekeela arrazoia desberdinengatik.

  Ipuina irakurtzen hasi baino aurretik, liburuak dakarren ilustrazio handiak eta koloretsuak umeen arreta erakartzen dute. Bestetik ipuin hau garatzen da umeentzako ezaguna den testuinguru batean,ikastolan. Bertan, umeek egunero bizitzen dituzten egoeretako batzuk biltzen ditu ipuin honek. Horrek eragiten du umeek Teorekin identifikatzea eta umeek istorioan sartzea.

  Istorioan sartzen direnean eta irakurtzen dituztenean haiei gertatutako egoerak, haiek errealitatean bizi izan dituzten sentipenak eta emozioak gogoratu ahal izango dituzte. Hau oso garrantzitsua da umeek istorioa bizi dezaten eta gozatu dezaten irakurtzen dauden bitartean.
Teoren liburuekin gozatzen. Hori bai artista gure Teo!

27 sept 2012

Hemen, literaturaz disfrutatzen! :D
Ongi etorri guztioi gure blogera! Aritz, Urtzi eta Aitor oso pozik gaude blog berri honi bizitza emateagatik.
Milesker zuen arretagatik.